Beisbola historia

1bg

Espainiako 1. Gazte-Talde Txapeldunordea ‘74

CD Pamplona kirol-klubaren beisboleko saila 1974an eratu zen, San Ignacio eskolako ikasle ohien talde batek osatua. Jokalari haiek Amaya-ko Aldapa-n aritzen ziren, gazte-kategorian. Toño Brugos, Eduardo Sola eta Tito Estremera izan ziren aitzindariak.

Hasierako urteetan jadanik, beisboleko atalak garaipen handiak eskuratu zituen: hirugarren postua Espainiako Ligan eta txapeldunorde-titulua gazte-kategorian, 1975ean.

Sorrera-urtetik orain arte, CD Pamplona kirol-klubak txapeldun- eta txapeldunorde-titulu ugari eskuratu ditu Nafarroako txapelketetan, senior, gazte, kadete eta haurren mailetan.

CD Pamplona-k, 1980ko hamarkadaren azken urteetan eta 1990ekoaren lehenengoetan, jokalari-talde handi bat elkartzea lortu zuen, bai seniorren taldean eta bai kadeteen taldean. Azken horiek dira egungo senior-taldearen oinarria. Gaztetxo haiek garaipen bikoitza lortu zuten, elkarren segidako 3 urtetan (1985, 1986 eta 1987), garai haietan Nafarroan jokatzen ziren bi txapelketetan: Nafarroako txapelketan eta federazioaren txapelketan, kadeteen mailan. Jokalari haiek, gainera, zerikusi handia izan zuten Nafarroako selekzioak 1985 eta 1987. urteen artean lortutako emaitzetan: Espainiako bi txapeldunorde-titulu eta hirugarren postu bat, elkarren segidan. Aipamen berezia zor zaie Fermín Zubillagari (MVPa 1985ean) eta Juan José Saurari (seniorren taldeko egungo entrenatzailea eta MVPa 1987an), Maria Ana Sanz ikastetxeko eta San Fermin ikastolako harrobietatik heldutako jokalariei.

1985. urtean, taldea Ohorezko Mailako ligara igo zen. Bere historiako urte gehienak eman ditu maila horretan, eta 1987an lortu zuen sailkapenik onena, azken sailkapenean hirugarren postua lortu baitzuen. Klubak bere historiako urte gehienak Ohorezko Mailako azken postuetan bukatu baditu ere, beti mantendu da tinko bere itxaropenekin eta ilusioarekin; horrela, behin –2001 urtean– taldea 1. mailako azken faserako sailkatu ez bazen ere, mailaz jaitsi izan den guztietan berriz maila gorenera igotzea lortu du; horrela, jokatutako azken fase guztietan, ohorezko podioan egotea erdietsi du.

Aipamen berezia merezi du Miguel Pozuetak, taldeko lehen ordezkariak eta urte askoan beisbol-sailaren babesle izandakoak; beisbolaren kudeaketaren bidea egin, eta Espainiako Federazioaren Presidente izandakoa da, eta gaur egun Beisboleko Nazioarteko Federazioaren (FIBA) 3. Presidenteordea da.

Bere ibilbidean zehar, sail honek jokalari nabarmen asko izan ditu. 1976an jada, Vicente Estremera, Antonio Brugos eta Jaime Del Villar Espainiako selekzio absolutuan aritu ziren, eta 1980an Euskadiko selekzioan parte hartu zuten.

Hona hemen jokalari horietako batzuk, bai eta beste batzuk ere, bana-banako sari garrantzitsuak lortu dituztenak:

  • Juan M. Martínez Sagardoy: jaurtitzailerik onena 1. mailako azken fasean, eta Espainiako jokalaririk onena 1987an.
  • Jaime Del Villar: Nafarroak izan duen jaurtitzailerik onentzat hartua izan zen.
  • Pedro Legarrea: Espainiako gazte-mailako selekzionatzailea.
  • Fermín Zubillaga: MVPa Espainiako txapelketan, kadeteen mailan, 1985ean
  • Juan José Saura: MVPa Espainiako txapelketan, kadeteen mailan, 1987an
  • Urtzi Martorell: Bateatzailerik onena Espainiako lehen mailako senior-txapelketan, 2002. urtean

Taldea, gaur egun

2bg

Juanjo

1999. urtean, mailaz jaitsi behar izan eta gero, ligako azken partidan, Madrilgo IE-en kontra, 2000. urtean CD Pamplona kirol-klubaren beisbol-sailak laugarren postua lortu zuen 1. mailako Espainiako txapelketan, oso lan ona egin eta gero; izan ere, oso suerte txarra izan zuen txapelketa osoan zehar, eta bukatzeko, gainera, anfitrioiarekin lehiatu behar izan zen finalerdietan, gogoan izanik harrobiko jokalariez hornitzen den talde bat dela, atzerritarrik fitxatzen ez duena –gauza benetan bitxia, kontuan hartuta gaur egun nola dagoen kontua–.

Baina 2002. urtean, eta 2001ean zehar soilik harrobiko lanean pentsatu eta gero, taldeak irrikaz eta izerdiz landutako Ohorezko Mailarako igoera erdietsi zuen; denboraldia amaitzean, garaipen eta porroten balantzea 22 eta 3koa zen, hurrenez hurren. Txapelketan bigarren postua lortu zuten, Xixongo El Llano taldearen atzetik: talde borrokalari bat, hala ere finala jokatzeko jokalari atzerritar ugariren laguntza izan zuena. Sekulako denboraldia, berriz ere Espainiako beisbolaren mailarik gorenera eraman gaituena, oraingo denboraldira arte.

Maila horretako klub xumeenetariko bat izanagatik ere, CD Pamplona kirol-kluba oso aurkari arriskutsua da, beti lehiakideei arazoak eragiteko prest, eta garaipenak in extremis lortuz. Horrek guztiak etorkizun are hobe batekin amets egiteko aukera ematen digu.

© 1958-2026 Club Deportivo PAMPLONA - Instalaciones BEITIKUNTZEA - Ctra. NA-7010 Km. 9.6 - 31171 Lizasoáin
Tel/Fax: 948 225 777 - Email: info@cdpamplona.com - cdpamplona@cdpamplona.com
www.cdpamplona.com

Resultados y clasificaciones

Cerrar

Please wait... loading